Jantokia
JANTOKI ZERBITZUA
Gure ikastetxean argi daukagu jantokia ez dela soilik bazkaltzeko leku bat; hezkuntza-gune bikaina da. GASCA enpresaren laguntzarekin, elikadura osasuntsu, seguru eta jasangarri baten aldeko apustua egiten dugu.
Guretzat funtsezkoa da ikasleek jaten duten bitartean ohitura egokiak hartzea, elkarbizitzan haztea eta elikadurak osasunean duen garrantziaz jabetzea. Horregatik, tokiko enplegua sustatuz, gertuko hornitzaileekin lan eginez eta lehengai bikainak erabiliz, sukaldeko berrikuntza eta kalitatea bermatzeko lan egiten dugu.
Menua ikusi: https://menus.grupogasca.com/eu/centros-del-gobierno-vasco.html
JANTOKIA DATUTAN
Haur Hezkuntza: 185 jankide.
Hezitzaileak: 14
Office langileak: 3
Lehen Hezkuntza: 465 jankide.
Hezitzaileak: 15
Sukaldariak: 7


JANGELA ZERBITZUAREN ORDAINKETA
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak jangela-zerbitzua salneurriak ezartzen ditu. Salneurriak kuota motaren arabera aldatu daitezke, ikasturte honi dagozkionak honako hauek izanez:
- Ohiko jankidea: 4,60 € eguneko
- Noizbehinkako jankidea: 5,20 € eguneko
Ordainketak kontu korrontearen bidez egingo dira hilabetearen 3.asteko ostiralean pasatuko dira kuotak. Ordaindu gabeko kuotarik balego: araudiak dioen bezalaxe, bi hilabeteko kuota atzeratua duten ikasleek, ezin izango dute jangela erabili, aurrez ardunadunarekin harremanetan jarri eta arrazoiak ematen ez badituzte.
Ikasturte bakoitzeko beken ebazpena argitaratu arte jantokiko kuotak hilabetero ordainduko dira. Beken onena heltzean familia bakoitzari dagokion diru itzulketa egingo zaio.
KUOTA ITZULKETA
Jantokiko kuotaren zati bat itzuliko da honako kasu hauetan:
Kasu hauetan, itzultzeko zenbatekoa ikasleak ordaindu beharreko kuotaren %50 izango da.
A) Jankidea ez bada jantokira joatekoa astebete edo gehiago segidan joan, betiere gutxienez 24 ordu lehenago jangela arduradunari abisatuta.
B) Egun bat edo gehiagoko txango/egonaldietan parte hartzen dutenean.
D) Sukaldeko langileen greba dela eta jantoki zerbitzua eskaintzen ez denean.
Kasu honetan, dagokion kuotaren %100a itzuliko da.
E) Sukaldeko eta jantokiko langileen %100ek greba egiteagatik jantoki zerbitzurik eskaintzen ez denean.
Jangela aplikatiboak ordainketak prorrateatu egiten ditu, beraz, itzulketa horiek ez dira hilabete edota ordainketa bakarrean egingo, bizik eta ikasturtearen gainerako hilabeetaan banatuko dira.

JANGELAKO ARDURADUNA
Erakin bakoitzak bere arduraduna du baina 2 eraikinetako jangela kudeatzailea eta arduradun nagusiaren emaila jantokia@larreaeskola.com da. Helbide honetara behar diren jakinarazpenak, aldaketa edota abixuak bidali behar dira.