Opens in a new tab

Taldeak eta tutoreak

Gure ikastetxean, ikasleen antolaketak eta irakasleen arteko elkarlanak berebiziko garrantzia dute. Amara Berri sistemari jarraituz, ikasteko testuinguru aberasgarriak eta partekatuak sustatzen ditugu etapa bakoitzean.

Haur Hezkuntza (Mailaka)

Haur Hezkuntzan, ikasleak beren adinaren arabera egituratzen dira taldeetan:

  • 2 urte: 3 talde
  • 3 urte: 3 talde
  • 4 urte: 4 talde
  • 5 urte: 4 talde

Lehen Hezkuntza (Zikloka)

Lehen Hezkuntzan, adin ezberdinetako ikasleak zikloka batzen dira gela berean, elkarrengandik ikas dezaten. Etapa honetan 8 koloreerabiltzen ditugu taldeak identifikatzeko (Gorriak, Horiak, Laranjak, Larrosak, Marroiak, Moreak, Berdeak eta Urdinak):

  • 1. zikloa (1. eta 2. mailak): 8 talde (koloreen arabera banatuta, gela bakoitzean bi mailetako ikasleak nahastuta).
  • 2. zikloa (3. eta 4. mailak): 8 talde (kolore berdinetan bereizturik).
  • 3. zikloa (5. eta 6. mailak):< 8 talde (kolore berdinetan bereizturik).

Honez gain bi gela egonkor ditugu aniztasunari erantzuteko: Koloretako gelak

Gure Tutoretza Eredua: Talde-Ardura

“Ez dago tutore bakar bat, irakasle talde oso bat baizik.”

Nahiz eta talde edo kolore bakoitzari tutore erreferente bat esleitu, gure eskolan erantzukizuna kolektiboa da:

  • Ikuspegi globala: Ikasleak gela eta espazio ezberdinetatik igarotzen dira. Ondorioz, zikloko irakasle guztiek daukate talde osoaren jarraipena egiteko ardura.
  • Erabaki kolektiboak: Ikasle baten ebaluazioa, indartzea edo premia berezien kudeaketa ez du irakasle bakar batek erabakitzen. Irakasle taldea astero batzen da ikasle bakoitzaren martxa amankomunean baloratzeko eta erabakiak adosteko.

Familiekiko Komunikazioa

Ikasturte hasieran
Eskola hasi aurretik, tutore erreferentea familia bakoitzarekin harremanetan jarriko da posta elektronikoz. Mezu horretan honako hau zehaztuko da:

  1. Ikaslea zein ziklotan eta zein koloretako taldetan egongo den.
  2. Tutorearen aurkezpena eta berarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa.

Ikasturtean zehar iristen diren ikasleak
Ikasturtea hasi ondoren eskolara batzen diren ikasleei, harrera egiten zaien lehenengo egunean emango zaie idatziz informazio guztia: beren taldearen kolorea eta tutorearen helbide elektronikoa, komunikazioa zuzena eta azkarra izan dadin.