Opens in a new tab

Amara Berri

Bizitza eskolara dakarren sistema

“Amorebieta-Etxanoko Larrea Eskolan Amara berri sisteman murgilduta gaude, ikaslea erdigunean duen metodologia batean sinesten dugulako. Sistema honetan curriculumak bizitzarekin bat egiten du eta ikasgelak egunerokoaren islada dira. Ikaslearen autonomia, beharrizanak eta interesak zutabe dituen lan ildoa”.

EDUKIA

HISTORIA

Proiektua 1979an hasi zen, aurretiazko ikerkuntza faseaz

Hainbat etapa igaro ditu 25 urtean zehar, praktikara eramateko, sakontzeko eta orokortzeko, eta horien guztien bidez azkenean sistema bihurtu da. Eta sistema esaten diogu bere elementu guztiak, hala nola giza elementuak, fisikoak, hezkuntza helburuei lotuak, antolaketakoak, bizi-jarduerak, metodologia, baliabideak eta abar elkarrekiko harremanean daudelako uneoro, eta bakar-bakarrik elkarrekintza sistematiko horren baitan du zentzua elementu horietako bakoitzak.

SISTEMA ERAIKITZAILE BAT

Ez da metodo bat, baizik eta laneko sistema bat; diziplina arteko sistema bat, kontzeptuala, antolakuntza eta plangintzakoa, hausnarketa, analisi eta erabakiak hartzeko sistema bat. Sistema irekia esaten dugu, bizitza bera ere irekia delako, eta elementu berriak ere bereganatzeko gai delako, elkarrekintza berriak sortuz bere antolakuntza sistematikoa galdu gabe.

1990en Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Hezkuntza Berrikuntzako Zentrotzat hartu zuten Amara Berri, eta ordura arte garatzen ari zen bi eginkizunak aitortu zizkioten, honakoak baitziren, ikerkuntza eta berrikuntza pedagogikoa eta beste ikastetxe batzuetako irakasleen prestakuntzarekin lotutako ekintzak. EAEko hainbat saretako ikastetxeei aholkularitza eskaintzen zaie. EAEko zein kanpoko profesional eta erakundeentzat ere zabalik dago ikastetxea, sistema ezagutu edota sisteman trebatu nahi dutelarik.

Gaur egun 700 familiatik gora dira ikastetxe hau aukeratu dutenak

Guraso Elkarteen eta hainbat batzorderen bidezko partaidetza maila handia da. Hezkuntza Komunitateak, Eskola Kontseiluaren bidez (38 pertsona), bere gain hartzen du Ikastetxearen erantzukizuna eta ordezkaritza hainbat eginkizunetan.

​Proiektu honen eragilea Loli Anaut izan zen. Bere planteamendu pedagogikoak, bere lan etengabea, bere kemen eta ahaleginak posible egin zuten irakasle talde handi bat eginkizun hauetarako elkartzea eta oso helburu garrantzitsuak lortzea, hezkuntza-kalitate handiaren bidetik betiere. Hainbat urtetan zehar Amara Berri Sistemaren kontzepzio berriaren arima izan zen; eta sistema hau gure ikastetxean izateaz gain, Erkidegoko beste hemezortzi ikastetxerekin koordinatzen da. Banaka zein taldeka atera izan dituen argitalpenak esaten ari garen guztiaren isla garbia da.

Itzuli

AMARA BERRI SISTEMA

Ikertzea, saiakuntzak egitea eta berritzea Amara Berri Sistemaren ezaugarriak izan dira eta dira. Hezkuntza-asmoaren, praktikan jartzearen eta ikastetxearen antolamendu eta prestakuntza egituren arteko koherentzia bermatzea gure lehentasunetako bat da.
Konpetentzietan oinarritutako eredu bat

Gaitasunetan oinarritutako curriculumaren marko teorikoa garatzen dugu, eta hori zuzenean gauzatzen da ikasgeletako jardueretan. Ikuspegi honek eraldaketa sakona dakar bi arlotan:

  • Hezkuntza-jardunean: etengabeko metodologia-aldaketen bidez.
  • Ikastetxearen egituran: antolaketa malgu eta egokitu baten bidez.

Aldaketa horiek, aldi berean, rol eta lan egiteko modu berriak sortzen dituzte hezkuntza-komunitatea osatzen dugun pertsona guztion artean. Norabide horretan egiten dugu aurrera gure ikastetxeetan proiektu globalak abian jarriz.

Eskola-kultura propioa
Gure ustez, garrantzitsua da, ikuspegi global batetik, sortzen ditugun ekimen guztiak eskola bakoitzaren kulturarekin bat egitea. Izan ere, kultura hori propioa da eta eten gabe hazten ari da; bertan, denok sentitzen gara in

Itzuli

PRINTZIPIO METODOLOGIKOAK

Itzuli

SAREKO IKASTETXEAK

→ Araba

Etxaurren
Okondo

→ Bizkaia

Allende Salazar
Etorkizuna
Gorliz
Landako
Amorebieta-Larrea
Mundaka
San Frantzisko
Zelaieta
Luis Briñas

→ Gipuzkoa

Harri Berri – Oleta
Amara Berri
Bideberri
María Reina
Murumendi
Ondarreta
Txinkorta
Urdaneta
Zestoa

→ Estatu mailan

Millares–Carló
Eugenio Perojo
Escola Mas Clariana
Duquesa de la Victoria
Atenea
Álvara Álvarez
CRA Lozoyuela
…

Itzuli