Sarrera eta irteerak
Ikastetxeko joan-etorriak era antolatuan egiteko, maila eta ziklo bakoitzerako sarrera-irteera ate desberdinak erabiltzen ditugu.
Ordutegi Orokorra
Ateak ordutegi hauetan egongo dira zabalik:
- Goizez: 09:15ean zabalduko dira eta 09:45ean itxi.
- Arratsaldez (Irteera): 16:15ean zabalduko dira.
Sarbideak (Ordutegi Orokorrean)
Ikasle bakoitzak bere etapa edo zikloari dagokion atea erabili behar du:
Haur Hezkuntza
Sarrera eta irteera nagusia: Harrison kaleko atea.
Lehen Hezkuntza
1. zikloa (1. eta 2. mailak): Lehen Hezkuntzako eraikin nagusiko atea.
2. zikloa (3. eta 4. mailak): Lehen Hezkuntzako parkeko atea.
3. zikloa (5. eta 6. mailak): Lehen Hezkuntzako polikiroldegi ondoko atea.


Ordutik Kanpoko Sarrera eta Irteerak
Ikasleren bat eskolara beranduago iristen bada edo eskola-orduetan irten behar bada (medikuarenera joateko, adibidez), honako sarbide hauek erabili beharko dira:
- Haur Hezkuntza: Luis Urrengoetxea kaleko 17. zenbakiko ate beltzetik.
- Lehen Hezkuntza: Lehen Hezkuntzako eraikin nagusian kokatuta dagoen Idazkaritzara joan behar da zuzenean (ikaslea bertara ekartzeko edo bertan jasotzeko).
Garrantzitsua: Segurtasun Araua
Eskola orduetan, ikasleak ez dira inoiz ikastetxetik bakarrik irtengo. Ikasleren bat jaso behar bada, beti heldu bat etorri beharko da bere bila Idazkaritzara edo dagokion tokira.