Opens in a new tab

Proiektuak

Gure Proiektuak: Etorkizuna Elkarrekin Eraikitzen

Amorebieta-Larrea Ikastetxean, hezkuntza prozesu berritzaile eta esanguratsu baten aldeko apustu sendoa egiten dugu. Gure proiektuak ez dira ekintza isolatuak; eskolaren norabidea zehazten duten iparrorratzak baizik. Irakasle, familia eta ikasleen arteko elkarlan estuari esker, gure komunitatea bizirik mantentzen dugu, betiere helburu bakar batekin: gure haurren garapen integral eta armonikoa.

Hona hemen gure egunerokoa gorpuzten duten egitasmo nagusiak:

Amara Berri Sistema “Bizitza eskolara dakarren sistema”

Amara Berri Sistema gure hezkuntza proiektuaren ardatza da. Sistema honetan curriculumak bizitzarekin bat egiten du eta ikasgelak egunerokoaren islada dira. Ikasleek testuinguru egonkor, sozial eta osagarrietan modu kooperatiboan ikasten dute beraien ikaskuntza-prozesuaren jabe eginez etorkizunean gizartaratze arrakastatsua lortzeko. Amara Berri Sarea osatzen dugun beste ikastetxeekin etengabeko elkarlanean dihardugu. Hartu-eman hauek egitura anitzetan gauzatzen dira: topaketak, mintegiak, formakuntza espezifikoak, bisitak eta koordinazioak… gure egunerokoa finduz eta aberastuz...
INFO +

Ingurumena eta Jasangarritasuna: Agenda 2030

Begirada ekosoziala aintzat hartzen duen hezkuntza sustatzen dugu, pertsonen zaintza eta naturaren babesa uztartuz. Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren bidez, ekintza zehatzak burutzen ditugu gure gizarte, ekonomia eta ingurumen alorrak hobetzeko, mundu bidezkoago eta berdeago baten haziak ereinez.
INFO +

Hizkuntzen Indarra: Eleaniztasuna eta Normalkuntza

Euskara gure ardatza izanik, sistema eleaniztun baten alde egiten dugu. Normalkuntza proiektuen bidez ( Nolega eta Linguartea), euskaraz eta euskaratik, nortasun sendoa eta euskal kulturaren transmisioa sustatzen ditugu eskolako bazter guztietan. Aldi berean, hizkuntzen trataera bateratua lantzen dugu, gure ikasleak mundu eleaniztun batean komunikatzeko gai izan daitezen.
INFO +

Bizikidetza Positiboa

Ongizate emozionalaren muina enpatia, elkarrizketa eta emozioen kudeaketa dira. Gatazkak ikasteko aukera gisa ulertzen ditugu, eta komunitate osoaren (ikasle, familia eta irakasle) inplikazioarekin, giro seguru, inklusibo eta solidarioa bermatzen dugu. Bizitzen ikasten den lekua baita eskola.
INFO +

Ingurune Digitala

Egungo hezkuntza-erronkei erantzuteko, gure ikasleak ingurune digitalean modu kritiko eta sortzailean trebatzen ditugu. Gune birtualak eta plataforma ezberdinak erabiliz, ikasitakoa plazaratzen ikasten dute, gure eskolako nortasuna eta Amara Berri sistemaren gakoak teknologia berriekin uztartuz.
INFO +

STEAM: Esploratuz ikasi, jolastuz sortu

Gure ikastetxean, STEAM proiektua mundua aztertzeko begirada da. Ingurune digitala eta natura lotzen ditugu eta, beste baliabide batzuen artean, gure eskolako baratzea ere erabiltzen dugu. Gainera, pentsamendu konputazionala sustatzen dugu txikitatik, robot hezigarriak programatuz eta erronketan oinarritutako jolas didaktikoak ebatziz.
INFO +

Inklusioa eta Harrera: Eusle, HIPI, Bidelagun eta Indartuz

Denok dugu gure lekua Amorebieta-Larrean. Eusle eta HIPI programen bidez, etorri berri diren ikasleei harrera egiten diegu, hizkuntza murgiltze prozesua erraztuz. Bestalde, Bidelagun eta Indartuz programekin, LHko ikasleei bultzada gehigarri bat ematen diegu eskola ordutik kanpo, oinarrizko konpetentziak sendotu ditzaten.
INFO +