Opens in a new tab

Guraso Elkartea

Larrea Eskolako IGE taldeak ibilbidean hasieratik izan da garrantzitsua komunitatea osatzen dugun guztien arteko elkarlana eta parte-hartzea. Urte hauetan zehar gizartea, familiak eta gure eguneroko bizimodua aldatu egin dira, eta gaur egun ez da beti erraza izaten eskolako bizitzan modu aktiboan parte hartzea. Hala ere, Guraso Elkarteak bere konpromisoari eusten dio, gure seme-alaben hezkuntza hobetzeko eta eskola guztion artean eraikitzen jarraitzeko.

Horretarako, hainbat eremutan egiten dugu lan: zuzendaritza-taldearekin elkarlanean, batzorde desberdinetan parte hartuz eta jarduera desberdinak antolatuz. Azken finean, helburu bera dugu: gure seme-alabentzat hezkuntza sendo, parte-hartzaile eta kalitatezkoa lortzea.

ZUZENDARITZA BATZORDEA:

  • Lehendakaria: Garazi Ajuria
  • Lehendakari ordea: Arantza Ezeolaza
  • Idazkaria: Iker Berganzo
  • Diruzaina: Irati Azpitarte
  • Bokalak: Bittor Albizu, Izaskun Bilbao
  • Eskola kontseiluan: Olatz Blazquez
Organigrama

ZERBITZUAK

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Asko dira Guraso Elkarteak eskolaz kanpo kudeatzen dituen kultur eta kirol jarduerak. Ekintza hauek gizarte-zerbitzu izaera dute, ikasle guztien parte-hartzea bermatzeko neurriak hartzen direlako, eta euskararen erabilera sustatzen dute eskolatik kanpo ere. Horrez gain, jarduerek sormena, trebetasunak, jarduera fisikoa, talde-lana, bizikidetza, hizkuntza-gaitasunak eta ongizate emozionala garatzea dute helburu, baita kultura, kirola eta osasunerako hezkuntza bultzatzea ere.

Hauek dira 2026-2027an eskeiniko ditugun jarduerak:

TAEKWONDO, ANTZERKIA, MULTIKIROLAK, XAKEA, AKROYOGA, SASKIBALOIA, FUTBOLA, PINTURA, ESKULANAK, TRIKI ETA PANDEROA, PIANOA, DANTZA.

JARDUERAK