Dokumentuak
Irudi baimena
Ikasturtean zehar zuen seme/alaben irudiak kudeatzeko baimen hau legezko tutore guztiek beteta eta sinatuta entregatu behar da eskolan urtero.
Irteera eta barnetegietarako baimena
Ikasturtean zehar egingo diren irteera eta barnetegietara joateko baimen hau legezko tutore guztiek beteta eta sinatuta entregatu behar da ikasturte guztietan eskolan.
Banku aldaketa
Zure erreziboak kobratzeko banku aldaketak egin nahi izanez gero, bete hurrengo papera. Jantokiko erabiltzaile berriek edo bankuko datuak aldatu nahi dituzten familiek bete beharrekoa, soilik. Jantokia ordaintzeko bankuko datuen inprimakia beteta, sinatuta eta bankuko zigiluarekin entregatu behar da eskolan.
Beka eskaera
Jantoki zein eskola materialerako bekak lortzeko aukera ematen du Hezkuntza Sailak. Eremu honetan aurkituko dituzu beka hauek eskatzeko bete beharreko guztiak. Ikastetxean bertan beka egiten laguntzea nahiko bazenute, epe barruan 946730430 telefono zenbakira deitu eta hitzordua hartu.
Matrikula
Zure seme/alabak Amorebieta-Larrea eskola publikoan matrikulatu nahi badituzu, 946730430 telefono zenbakira deitu eta hitzordua hartu. Matrikulazio garaian, zuen seme/alaba matrikulatzeko dokumentazioa eta informazioa lotura honetan aurkituko duzue.