Kontziliazioa eta garraioa
Gure ikastetxean, familien kontziliazioa erraztea eta eskolara heltzeko modu seguru eta jasangarriak sustatzea lehenesten dugu. Horretarako, IGEarekin elkarlanean, zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:
GOIZEKO ZAINTZA GELA
Familien lan- eta familia-bizitza bateragarri egiteko, Amorebieta-Larrea Eskolak goizeko lehen orduan ikasleak zaintzeko zerbitzua eskaintzen du.
- Ordutegia: 08:30etik 09:30era.
- Kokapena: Gaur egun, Haur Hezkuntzako eraikinean (beheko eskola) eskaintzen da zerbitzua. Eskaeren arabera, Lehen Hezkuntzako eraikinean ere taldea sortzeko aukera aztertuko litzateke.
- Kostua: Baliabide honi bultzada bat emateko, IGEak kostuaren zati bat bere gain hartzen du. Horrela, erabiltzaile bakoitzak 30 €-ko hileko kuota soila ordainduko du.
- Funtzionamendua: Zerbitzua urriaren 3an hasten da martxan. Kuota hilabetearen 25ean kobratuko da.
Oharra: Noizbehinkako erabiltzaileen kasuan, ordainketa kudeatzeko modua zehazteke dago.

ESKOLA BIDEAK
Eskola Bideak proiektua ikasleak eskolara oinez, lagun artean eta era seguruan etor daitezen bultzatzeko sortu da. Zerbitzu hau IGEak finantzatzen du osotasunean, eta doakoa da familia guztientzat.
Zerbitzu hau Goiko Eskolara (Lehen Hezkuntza) igotzeko pentsatuta dago eta egunero zein egun solteetan erabili daiteke.

Topaguneak eta Ordutegiak
Hiru begiralek lagunduta, ikasleak puntu hauetan batzen dira:
09:00 – Gudari kalea
09:05 – Oasis (San Miguel kalea, 15)
09:13 – Pike Park (Euskal Herria plaza, 3)
09:15 – Beheko eskolako ate beltzaren aurrean
09:18 – Beheko eskolako biribilgunean
Zaintza Zerbitzuarekin Lotura: Beheko eskolako zaintza zerbitzua erabiltzen duten ikasleak Eskola Bideetako begiraleek jasoko dituzte bertan, zuzenean gora igotzeko.
Erreserbak eta Plazak
Segurtasuna bermatzeko, plaza mugatuak ditugu (16 ume begirale bakoitzeko). Erabili nahi izanez gero:
- Idatzi mezu bat IGEra.
- Jarri gaian: “Eskola bideak”.
- Galdetu lekurik dagoen ziurtatzeko.

GARRAIOA
Eskolara iristeko bi garraio mota ditugu aukeran:
1. Hezkuntza Sailaren Zerbitzua (Doakoa)
Eskolatik 2 kilometro baino urrunago bizi diren ikasleentzat zuzendua. Bi aukera daude:
Taxia: Gune zehatz batzuetarako.
Autobusa: Bi ibilbide nagusi:
- Ibilbidea: Zubipunte, Boroa eta Zubikurtze.
- Ibilbidea: Euba, Montorra eta Urritxe.
2. IGEaren Autobus Zerbitzua (Ordainpekoa)
Guraso Elkarteak antolatutako zerbitzua da, goizetan ikastetxera igotzeko.
Izen-ematea: Hurrengo ikasturterako epea ekainaren amaieran zabaltzen da.
Nola eman izena? Webgune honetako [IZEN-EMATEA] estekaren bidez kudeatu behar da.
Informazio gehiago behar izanez gero edo zalantzak argitzeko, jarri harremanetan Guraso Elkartearekin helbide honetan: ampa@larreaeskola.com